Goierri beilatokia Beasain

OYARBIDE EHORZTETXEAK goierritarrentzat Beasaingo Senpere 7 kalean dagoen GOIERRI BEILATOKIA du. Erabat jantzitako 5 gela ditu eta gela bakoitzak bere aire-girotua du. Horrez gain, geletan aire-erauzgailua, argitasun egokia, altzari egokiak eta Goierriko argazkiak daude. Gela bakoitzak bi zati ditu: gorpua behar den bezala kontserbatzeko prestatuta dagoen kamara hoztua bere lore eta guzti, eta sendikoek gorpua beilatzen duten eta lagun eta sendikoen bisita jasotzen duten lekua. Bi zati horiek kristal baten bidez komunikatzen dira. 
GOIERRI BEILATOKIRA sartu bezain laster harrera daukagu. Bere ondoan behar diren tramite guztiak egiteko sendiarekin biltzen garen bulegoa dago. Hilkutxa ugariren eta errauts-kutxatilen erakusketa dugu, behar guztiei erantzun ahal izateko.

647 776 776

943 888 393

info@funerariaoyarbide.com

Senpere 7 - 20200 Beasain  
Mallutz 3 - 20240 Ordizia

Beilatokia 10:00 - 13:30  
15:30 - 21:00